Pribatutasuna

Zure datu pribatuak errespetatzen ditugu. Gordetzen ditugun datu bakarrak telefono-zenbakia, erabiltzaile-izena eta profileko argazkia dira (nahi izanez gero).

Telefonoa asteko edo sasoiko lehiaketetako irabazleekin harremanetan jartzeko baino ez da erabiltzen.

APPA ZARAUTZ-k ez du cookierik edo antzeko daturik gordetzen.

Erabilera baldintzak

APPA ZARAUTZ ezin da erabili aplikazioan sortutako talde-lehiaketetan antolatutako edo ohiko diru-apustuak egiteko. Transakzio pribatuak lagunen artean bakarrik egin daitezke, eta transakzio pribatu horietako akordioek ez dute konpromisorik edo betebeharrik eskatzen parte-hartzaileentzat edo taldea kudeatzen duenarentzat.

CodeSyntax ez du inolako erabilera okerren erantzule izango, edo jokalari batek joko edo puntuak galtzen baditu akats tekniko edo konexio akatsengatik.

Erabiltzaile-profilaren informazioa

Profileko argazkia eta izena igoz gero, debekatuta dago beste pertsona baten identitatea eta irudia erabiltzea. Era berean, debekatuta dago irudi, erabiltzaile-izen eta taldeen izen gutxiesgarriak, mingarriak, pornografikoak edo desegokiak erabiltzea.

Jokoaren garatzaileak, CodeSyntax-ek, bere gain hartzen du kasu hauetan zer den desegokia erabakitzeko ardura, eta ez dio hori gaizki erabiltzen duenari azalpenik eman beharko.

CodeSyntax-ek edozein erabiltzaileren kontua ezabatzeko eskubidea du.

Lehiaketa eta babesleak

Apple ez da APPA ZARAUTZ jokoaren babesle edo inola ere parte hartzen.

Jolas hau publiko heldu bati zuzenduta dago. Erabiltzaileak gutxienez 17 urte izan behar ditu aplikazio hau erabiltzeko. Aplikazioa erabiliz eta baldintza hauek onartzen badituzu, gutxienez 17 urte dituzula adierazten eta bermatzen duzu.